Edonolako jendarte ereduren zutabe nagusia sistema ekonomiko eta soziala izanik, emakumeon askatasunari bide emango dion Euskal Herria sortu nahi badugu, sexu bereizkerian oinarritutako ereduak errotik aldatu behar dira.
Euskal Herriko Bilgune Feministak emakumeon bizi baldintzak eraldatzeko eta duintasun sozio-ekonomikorako beharrezkoak ditugun duintasunerako oinarriak identifikatu eta zehaztu nahi ditu. Horretarako duintasunerako premisak izeneko lana definitu dugu. Jarraian honen laburpena.
Lanerako eskubidea eta emakumeok ekonomiaren subjektuak kontsideratuak izateko eskubidea.
1-Lana kontzeptuaren kontestualizazio berria. Ikuspegi feministatik lan kontzeptuaren testuinguru berria eman beharra dugu.
2-Nazio mailako kontabilitate kontu guzietan etxeko lanak barneratzea.
3-Lan ororen eskubide sozialen aitortza eta seguritate sozialaren erregimen berezien desagerpena (etxeko lanen errekonozimendu sozial nahiz ekonomikoa, ekonomia murgilduaren argitzea..)
4-Osasuna genero perspektiba barneratua duelarik.
5-Lan merkatuan emakumeon parte-hartzea aukera berdintasunean.
Diru-sarrera minimoak izateko eskubidea
Emakume orori beharrezkoak dituen prestazio ekonomiko eta gizarte laguntzak bermatu behar zaizkio.
Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza eskubide bat da, beraz, merkatuaren logikatik eta espekulaziotik kanpo geratu behar du. Egungo etxebizitza politika errotik aldatu behar da, alokairu sozialaren aldeko apostu eginez, etxebizitza hutsak izatearen luxua gaindituz, lurzoruaren kudeaketa soziala bilakatuz eta okupazioaren aukera eta zilegitasuna landuz.
Eskubide sozialak
Oinarrizko premisa sozialak eskuratu behar ditugu eraldaketa soziala garaitu nahi badugu.Besteak beste, zerbitzu sozialaren euskal sistema publikoa, 0 urtetik aurrerako hezkuntza integrala, osasungintza integrala edota pertsona ororen zainketa integrala ziurtatzeko mekanismoak ezartzea.
Jaione Irisarri Euskal Herriko Bilgune Feminista