Azkeneko urteetan, Lesakako Beti Gazte elkarteak, alebin eta benjamin mailako neska-mutikoei zuzendutako futbol-7 txapelketa antolatzen du Mastegi futbol zelaian. Lesaka, Doneztebe edo Baztan aldeko futbolariak ez ezik, Gipuzkoa aldekoak ere etortzen dira. Bi astez behin, igande goizetan, gainezka egiten du Mastegi futbol zelaiak, kategoria ttikienetako partidak ikustera hainbat haur, guraso eta laguntzaile etortzen baitira. Aurten ere jokatu da Mastegiko futbol-7 txapelketa eta bertze kategorietan bezala, denboraldia akautzear dago.
Joan den astean benjamin mailako azken partidak
Joan den asteburuan, benjamin mailako azken partidak jokatu ziren. Ligan lortutako sailkapenaren arabera, azken sailkapen ofiziala erabakitzeko partidak jokatu ziren igandean, maiatzaren 18an.
Beti Gazte Ck 8 eta 1 irabazi zion Beti Gazte Bri.
Doneztebe Ak 9 eta 7 irabazi zion Doneztebe Bri.
Irunlarrea Ck 4 eta 2 irabazi zion Beti Gazte Ari.
Mastegik 6 eta 1 irabazi zion Elizondoko San Francisco Javier ikastetxearen taldeari eta final nagusian, txapelketa osoan bezala, nagusi izan zen Irunlarrea A taldea eta 9 eta 1 irabazi zion Irunlarrea Bri.
Gauzak honela, benjamin mailako sailkapena honela gelditu da aurten:
Txapelduna Irunlarrea A, bigarrena Irunlarrea B, hirugarrena Mastegi, laugarrena San Francisco Javier, bosgarrena Irunlarrea C, seigarrena Beti Gazte A, zazpigarrena Doneztebe A, zortzigarrena Doneztebe B, bederatzigarrena Beti Gazte B eta hamargarrena Beti Gazte C.
Maiatzaren 24an alebin mailakoak
Benjamin mailakoen azken partiden ondotik, orain alebin mailakoen txanda da. Larunbat arratsaldeko 17:30etik aitzinera jokatuko dira partidak Mastegin. Ordu horretan, hameka, hamabi eta hamahirugarren postuak erabakiko dira hiru partidetan: Beti Gazte B, Mastegi Bren kontra; Beti Gazte B Agiña Bren kontra eta Agiña B, Mastegi Bren kontra. Partida bakoitza 20 minutukoa izanen da.
Ordu berean, bederatzigarren posturako lehia izanen dute Doneztebek eta San Francisco Javier B taldeek.
Arratsaldeko 18:30ean, zazpigarren eta zortzigarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute Orereta eta Agiña Ck eta bosgarren posturako lehia izanen dute San Francisco Javier A eta Mastegi D taldeek.
Arratsaldeko 19:30ean, hirugarren posturako borrokan ariko dira Agiña A eta Mastegi C eta final nagusia, berriz, Beti Gazte Ak eta Mastegi Ak jokatuko dute.
Partida bakoitzaren ondotik, sariak emanen zaizkie parte hartu duten futbolari eta talde guziei.
Txapelketa ofizialetan ari diren futbol taldeei dagokienez, Beti Gazteko jubenil eta kadete mailako taldeek azken partidak jokatuko dituzte eta honenbertzez, denboraldia bukatuko zaie talde guziei.
Laxoa txapelketan, bertzalde, zazpigarren jardunaldia jokatuko da.
FUTBOLA
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan azken partida
Beti Gazte – Aloña Mendi, larunbat arratsaldeko 15:30ean.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Allerru - Beti Gazte, larunbat goizeko 11etan Lezoko Plazeta zelaian.
XXIX. LAXOA TXAPELKETAKO 7. JARDUNALDIA
A multzoan
Irurita A – Arraioz B, larunbat arratsaldeko 16etan.
Doneztebe C – Irurita B, larunbat arratsaldeko 18etan.
Oitz A – Doneztebe B, larunbat arratsaldeko 17etan.
B multzoan
Irurita C – Oitz B, larunbat arratsaldeko 18etan.
Arraioz A – Hondarribia, larunbat arratsaldeko 17etan.
Doneztebe A – Doneztebe D, larunbat arratsaldeko 16etan.