Urrezko eta Diamantezko Ezteiak eta 85 urte bete dituztenei omenaldia eginen die Arkupeak Elkarteak ekainaren 4an

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 23a

Guztira, 14 bikote eta 85 urteko 39 lagun omenduko dira Gorraizen

Arkupeak Erretiratu eta Jubilatuen Elkarteak urteroko omenaldi-bazkaria eginen du ekainaren 4an, Gorraizen. Urrezko eta Diamantezko Ezteiak bete dituzten senar-emazteak eta 85 urte bete dituzten bazkideak omenduko dira, eta ohi bezala, meza entzun ondotik, banan-bana banatuko dira oroigarriak.

Urrezko Ezteiak

Aurten guztira, Urrezko Ezteiak bete dituzten 12 bikotek jasoko dute omenaldia; Diamantezko Ezteiak egin dituzten bertze bi bikotek; eta 85 urte bete dituzten 39 lagun ere omenduko dira. 50 urte ezkondurik bete dituzten senar-emazteak Arantzako Salvador Madariaga Elizondo eta Secundina Bergara Errandonea; Arizkungo Carlos Elizalde Iturralde eta Juana Mª Amigorena Goñi eta Valeriano Sanchez Garzia eta Teresa Hernandez Martin; Berako Pedro Martikorena Ibarguren eta Josefa Iruretagoiena Intxauspe; Paulino Sebastian Quirce eta Mª Isabel Minguez Bengoetxea eta Jose Esteban Telletxea Mindegia eta Francisca Etxarte Tapia; Elgorriagako Jose Mª Olazar Agerralde eta Begoña Apeztegia Saldias; Iturengo Ignacio Ariztegi Legazkue eta Margarita Etxepeteleku Iantzi; Leitzako Francisco Torres Ruiz eta Luisa Alcala Espinosa, Andres Lasarte Otermin eta Maritxu Mujika Elduaien eta Fermin Azpiroz Zabaleta eta Felicitas Elduaien Baraibar eta Sunbillako Serapio Altzuri Ezkurra eta Justa Ibarra Agerralde.

Diamantezko Ezteiak

Diamantezko Ezteiak edo 60 urte ezkondurik eginen dituzten senar-emazteak, berriz, Iruritako Antonio Urrutia Bikondoa eta Mª Jesus Sarratea Etxalar eta Sunbillako Modesto Gago Lekaroz eta Francisca Agesta Altzugarai dira.

85 urtekoak

Aurten 85 urte betetzen dituztenen zerrenda, beraz, 39 lagunek osatzen dute: Amaiurko Cruz Magirena Goienetxe eta Ramon Migeltorena Mitxelena; Arizkungo Concepcion Zaldain Agerre; Arantzako Cornelio Ubiria Leitza; Berako Mª Josefa Agirre Iratzoki, Marcelina Andueza Larralde eta Manuela Dagerre Martinez; Berroetako Veronica Barrenetxe Zelaieta; Doneztebeko Jaime Agirre Mikeo; Elbeteko Felix del Moral Fraguas; Elizondoko Gregorio Bengoetxea Esparza, Braulio Iturria Galartza eta Miguel Lezaun Ioldi; Etxalarko Teodoro Altzuguren Iturria eta Francisca Danboriena Etxeberria; Gartzaingo Juanita Goñi Istilart; Goizuetako Juan Etxegia Berroeta eta Ignacia Lujanbio Loiarte; Igantziko Mª Josefa Iturria Madariaga eta Nikolas Telletxea Arotzena; Irungo Jose Ziganda Legarreta, Micheline Chaumiel de Gomez , Francisco Eskudero Santesteban, Evaristo Graziarena Mitxeltorena eta Paulina Rodriguez Gomez; Iruritako Pilar Matxin Iso; Legasako Clara Mitxeo Oteiza; Lekarozko Javiera Arrijurria Jaramillo; Leitzako Julia Alduntzin Zabaleta, Martin Jose Labaien Lasarte eta Miguel Antonio Sagastibetza Zabaleta; Saldiasko Carmen Perez Galilea; Sunbillako Josefa Apeztegia Petrirena, Antonio Etxeberria Irigoien, Jose Mitxelena Jorajuria, Pascuala Lastiri Ibarraeta Francisco Pascual Barrena; Urdazubiko Manuel Maritorena Etxeberria eta Zubietako Pakita Etxeberria Gastearena.

Puente Viesgoko balneariora ateraldia antolatu du Arkupeak-ek

Azken 20 urteotako ohiturari hutsik egin gabe, Arkupeak Jubilatu eta Erretiratuen Elkarteak Kantabriako Puente Viesgoko balneariora irteera antolatu du uztailerako. Zortzi eguneko bidaia izanen da, uztailaren 9tik 17ra, eta hango hotelean eginen dute egonaldia. Izena emateko eguna heldu den asteko ortzirala, maiatzaren 30a, izanen da, eta horretarako 948 450878 telefonora deitu beharko da (11:00etatik 12:00etara). Bidaiaren prezioa 680 eurokoa izanen da logela bikoitzean, eta 790 eurokoa bakarkako logelan. Ordainketa ekainaren 6an egin beharko da, Elkartearen bulegoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun