Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, bi egunez erabat moztuko da N-121A errepidea Endarlatsa ondoan, leherketak egin behar direlako.
Astearte eta ortzegunean 12:30etik 12:45era
Zehazki asteartean, maiatzaren 20an moztuko da errepidea ordu laurden batez, eguerdiko 12:30etatik 12:45era, errepideko 70garren kilometroan. Ortzegunean, maiatzaren 22an, berriz, ordutegi eta leku berean itxiko da errepidea,
Txandakako bidea
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.