Nafarroako Erregionaleko taldeek ere bukatu dute denboraldia

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 19a

Baztanek Preferenten jokatuko du heldu den denboraldian

Nafarroako Erregionalean ari diren taldeek bukatu dute denboraldia. Preferenten, arazorik gabe eutsi zion mailari Leitzako Aurrerak eta kopan, ezin izan du final laurdenetan sartu, asteburu honetan galdu egin baitu Erriberrin. Erregionaleko lehen mailan Baztanek aspaldian lortu zuen Preferentera igotzea eta azken partidetan guttien jokatu duten jokalariek jokatzeko aukerak izan dituzte. Doneztebek, bere lehen denboraldian, hasiera zaila izan zuen, baina Kopan itxura eta emaitza onak lortu ditu. Heldu den asteburuan, Beti Gazteko jubenil eta kadete mailako taldeek beraien azken partidak jokatuko dituzte eta futbol talde guziek denboraldia bukatutzat emanen dute. Hona asteburuko emaitzak.

FUTBOLA

Nafarroako Preferenteko Kopan
Erriberri 4 – Aurrera 3 (Iker, Unai eta De Carlos). Leitzarrak kanporatuak.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean
Lagunak 3 – Baztan 2 (Iban eta Mota).

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan
Artajones 1 – Doneztebe 1 (Mikel Arrieta).

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan
Urola 0 - Beti Gazte 0.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte 6 (Jon Migeltorenak 2, Josu Sanjurjo, Ander Ordoki, Mikel Maia eta Fernando Etxegarai) – Trintxerpe Azkuene 1.

Nafarroako Alebinak futbol-7
CD Teresiano 3 – Doneztebe 8.

XXIX. LAXOA TXAPELKETAKO 6. JARDUNALDIA

A multzoan
Arraioz B 5 – Irurita B 9.
Oitz A 5 – Irurita A 9.

B multzoan.
Arraioz A 9 – Oitz B 2.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun