Denboraldiko azken txanpan sartuak dira oraindik jokoan dauden eskualdeko kirol taldeak

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 16a

Herriarteko pilota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko du Aurrerak

Denboraldia akautu da eskualdeko areto-futbo, eskubaloi eta saskibaloi taldeentzat. Futbolean ere, kategoria gehienetan liga akautu baldin bada ere, oraindik partida batzuk falta dira.

FUTBOLA

Nafarroako Preferenteko Kopan
Erriberri – Aurrera, itzulerako partida Erriberrin, igande arratsaldeko 17etan.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean
Lagunak – Baztan, larunbat arratsaldeko 18:30ean Barañainen.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan
Artajones – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 17:30ean Artaxonan.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan
Urola - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 16etan Zumarragako Argixao zelaian.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte – Trintxerpe Azkuene, larunbat arratsaldeko 15:30ean Mastegin.

Nafarroako Alebinak futbol-7an
CD Teresiano – Doneztebe, larunbat eguerdiko 12etan Taxoaren.

LAXOA TXAPELKETAREN SEIGARREN JARDUNALDIA

A multzoan XXIX. laxoa txapelketako seigarren jardunaldia ere aste hondar honetan jokatuko da.
Arraioz B – Irurita B, igande arratsaldeko 18etan Elizondon.
Oitz A – Irurita A, igande goizeko 11etan.

B multzoan
Hondarribia – Doneztebe A, Hendaian larunbat arratsaldeko 17etan.
Doneztebe D – Oitz B, larunbat arratsaldeko 17etan.
Arraioz A – Oitz B, igande arratsaldeko 16etan.

HERRIARTEKO PILOTA TXAPELKETA

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko du larunbat honetan Leitzako Aurrerak, Iruñeko Oberena pilotalekuan, arratsaldeko 18etatik aitzinera. Bigarren kanporaketa honetan Iruña izanen dute arerio leitzarrek.
Alebin mailan, Sagastibeltza eta Gartziarena leitzarrak Iruñeko Espinal eta Mariezkurrenaren kontra ariko dira.
Infantil mailan, Igartua eta Hernandorena leitzarrak, Iruñeko Jaunena eta Larraiaren kontra.
Jubeniletan, Leitzako Jaunarena eta Sagastibeltza, Iruñeko Soto eta Orejaren kontra eta
nagusieta, Leitzako Lansalot eta Iriarte, Iruñeko Olangua eta Okiñenaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun