Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, N-121A errepidean, Alkaiagako tunelean mantenimendu lanak eginen dira egunotan, gaueko 23:00etatik goizaldeko 5etara. Mantenimendu lanak astearte gauean hasi ziren eta ortzegunetik ortziralerako gaua bitarte eginen dira. Beraz, datozen bi gauetan ere eginen dira lanak eta txandakako pasabidea emanen da ordutegi horretan.
Belaten asteazkenetik ortzegunerako gauean
Belateko tunelean ere mantenimendu lanak eginen dira gaur gauean, asteazken gauetik ortzegun goizaldera, maiatzaren 14tik 15erako gauean eta zati horretan ere txandaka emanen da bidea.