Doneztebeko Agorreta Musika Eskolan 2008-2009 ikasturtean matrikulatzeko epea zabalik dago. Ikasle zaharrek maiatzaren 12tik 16ra izanen dute izen emateko aukera Musika Eskolan arratsaldez, horretarako Musika Eskolak Rural Kutxan duen kontuan egindako ordainagiria eramanez. Bajak ere epe berdinean gauzatu beharko dira eta horretarako baja orria sinatua eraman beharko da. Izena nahiz baja emateko epea berezia irailaren 15etik 19ra izanen da Musika Eskolan, goizeko 10etatik 12etara.
Ikasle berriak maiatzaren 26tik ekainaren 6ra
Ikasle berriei dagokienez, hauek maiatzaren 26tik ekainaren 6ra izanen dute matrikulatzeko modua Musika Eskolan arratsaldez. Matrikula orria beteta eta aurrezki libretaren lehenego orriaren fotokopia eraman beharko dute. Dena den, kurtso osoa hasieran ordaintzeko aukera ere izanen dute, Musika Eskolaren Rural Kutxako zenbakian eta orduan, ordainagiria eraman beharko dute. Ikasle berriek ere, irailaren 15etik 19ra izanen dute izen emateko epe berezia.
Ikasketa plana
7 urtetik aitzinera, lehenbiziko ziklokoek, lehen eta bigarren urtean Musika Hizkuntza ikasiko dute, astean bi orduz eta instrumentoa 30 minutuz, beti ere aukeratutako instrumentoaren arabera. Agorreta musika eskolak eskaintzen dituen instrumentoak klarinetea, saxofoia, kitarra, kitarra elektrikoa, tronpeta, txistu, piano, perkusioa, akordeoia, pandereta eta trikitixa dira. Bigarren zikloan, lehen eta bigarren urtean, Musika Hizkuntza izanen dute astean bi orduz, koroa 45 minutuz, instrumentua 30 minutuz eta instrumento taldea astean ordubetez. Hirugarren zikloan ere ikasketa plan bera izanen dute. Laugarren zikloan ikasketa libreak izanen dituzte Musika Hizkuntza akittu dutenek eta helduek. Helduek tailerrean eta musika bandan parte hartu dezakete. Informazio gehiago 948 451412 telefonoan edo esmusidoneztebe@terra.es helbide elektronikoan topa daiteke.
MENDI ABESBATZA LARUNBATEAN ERATSUNEN
Bertze aldetik,Doneztebeko musika kontuak aipatuz, Mendi abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, maiatzaren 17an, arratsaldeko 7etan Eratsungo San Estanislao elizan.