Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, bi egunez erabat moztuko da N-121A errepidea Endarlatsa ondoan, leherketak egin behar direlako.
Astearte eta ortzegunean
Zehazki asteartean, maiatzaren 13an moztuko da errepidea ordu laurden batez, eguerdiko 12:30etatik ordubata laurden guttira, errepideko 71,350 eta 71,650 kilometroen artean.
Ortzegunean, maiatzaren 15ean, berriz, ordutegi berean errepidea itxiko da,
69,750 eta 70,150 kilometroen artean eginen den leherketaren ondorioz.
Txandakako pasabidea
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.