Pixkanaka bukatzen ari da denboraldia eskualdeko kirol taldeentzat. Aste hondar honetan azken jardunaldia zuten Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan ari diren Bortzirietako bi talde nagusiek. Gure Txokoak galdu egin zuen azken partida etxean eta joan den astetik jakina zena gauzatu zen: heldu den denboraldian bigarren mailan jokatu beharko dute beratarrek. Beti Gaztek etxetik kanpo berdindu egin zuten, baina aurtengo denboraldia ez da historiara pasatuko. Hamargarren izan dira sailkapen orokorrean, igoera postuetatik urrun. Hauek izan dira asteburuko emaitza guziak:
FUTBOLA
Aurrera 2 (Imanol eta Eneko) – Erriberri 2.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean
Baztan 3 (san Jose, Borja Arraztoa eta Barberena) – Universidad de Navarra 4.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan
Doneztebe atsedena.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Usurbil 2 - Beti Gazte 2 (Beñat Maia eta Beñat Saralegi).
Gure Txokoa 1 (Eduardo Etxebeste) – Allerru 2.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan
Beti Gazte 4 (Igor Gurrutxaga, Asier Biurrarenak 2 eta Oier Iantzi) – Tolosa 0.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Zarautz 6 - Beti Gazte 1 (Josu Sanjurjo).
Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Urnieta 5 - Gure Txokoa 3 (Mikel Aldazabalek 2, Joseba Martinez).
Nafarroako Alebinak futbol-7
Doneztebe 9 – San Ignacio 1.
SASKIBALOIA
Kadete neskak
Toki-Ona Bortziriak 55 – San Cernin C 34.
Minibasket mixto
Toki-Ona Bortziriak 75 – Larraona 48.
Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak 22 – Miravalles Redin A 20.
XXIX. LAXOA TXAPELKETAKO 5. JARDUNALDIA
A multzoan
Irurita A 9 – Doneztebe C 3.
Oitz A 9 – Arraioz B 3.
Doneztebe B – Irurita B, gibeleratua.
B multzoan
Arraioz A – Oitz B, gibeleratua
Hondarribia 2 – Doneztebe D 9.
Doneztebe A 9 – Irurita C 3.