Uholdeen lehen urteurren gazi goxoa

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

TTIPI TTAPA

Helbarrungo kanpalekuko jabeak kexu dira azkenean ez baitute Barnier diru kutxatik zentimo bakar bat eskuratuko. Horren berri eman du berriki Senperen prefetak. Hego Lapurdiko herri elkargoaren bitartez, eremu publikoa alokatzea proposatuko zaie jabeei. Bertzalde, iazko uholdeetan kalteak jasan zituzten herritarren artean sentimendu arrunt desberdinak daude. Batzuek diote asegurantzengandik kalte ordainak izan dituztela eta bertzeek laguntza ttikiarekin gelditu direla. Nehork ez du ahanzten, ahatik, nolako elgartasun kate zabala sortu zen makur haundiei buru egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun