Pala txapelketa bukatu da

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Apirilaren 26an bukatu zen Pleka trinketeak antolatzen duen pala txapelketa. Aurtengoan ez zen herriko txapeldunik izan, baina horregatik finalen ondoko bazkaria ez zuten huts egin. Lehen mailan, urruñarren arteko partida izan zen. Ladebat eta Ithurbisquek 50 eta 42 irabazi zieten Bergerot eta Halsoueti. Bigarren A mailan final parekatua izan zen, baina azkenean Bonnet eta Elizalde puntu batengatik nagusitu ziren Ortzi eta Ibarbururen aurka (50-49). Bigarren B mailan, Sein eta Jakaxuri nagusitu ziren Miura eta Fourcaden aurka (50-38). Hirugarren mailan, azkenik, txapela Jauretxe eta Troundayentzat izan zen Arburua eta Pelletra menpean hartuta (50-37). Argazkian pala txapelketako txapeldunak eta txapeldunordeak ageri dira trinketeko jabeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun