Pala txapelketa eta herri krosa

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Urte batzuetan jokatu gabe izan ondotik, Erreka Kirol Taldeak pala txapelketa antolatu du aurten berriz. Maiatzaren 10ean hastekoak ziren kanporaketak, eta finala ekainaren 21ean jokatuko da. Partidak larunbat arratsaldetan jokatzen dira.

Bertzalde, pala txapelketaren biharamunean, ekainaren 22an, Doneztebeko XXX. Herri Krosa jokatuko da, hau ere Erreka Kirol Taldeak antolatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun