Leitzan jokatutako XXX. herri krosan 280 korrikalariren artean, emakumezkoetan eta beteranoetan, Maika Ariztegi iturendarra lehena izan zen, 19 minutu eta 53 segundoko denbora eginez. Horrez gain, Berako IV.Mendi Maratoi Erdian seigarren gelditu zen, 2:30:51 denborarekin.