Igande honetan ospatuko da Trinitate Eguna

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

TTIPI TTAPA

Bazkarirako txartelak Herriko Ostatuan eta harategian daude

Maiatzaren 18an izanen da Trinitate Eguna. Urtero bezala, egun polita izanen da herritar eta bisitan etortzen direnentzat. Behin kaxkora iritsita batzuk meza entzun, bertzeak gosaldu, lagun artean egon... Modu ezberdinean pasa daiteke eguna. Eguerdian enbaltseetara jaitsi eta lagun artean bazkaltzeko aukera izanen da.

Ohiturari segituz, Ibintza Kultur Taldeak bazkaria antolatu du egun horretarako eta apuntatu nahi duenak Herriko Ostatuan eta harategian egin beharko du. Bazkaldu ondotik Sebastian trikitilariak alaituko du arratsaldea.

Arratsaldean, berriz, herriko plazan dantzaldia izanen da akordeoilariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun