1987an hasi ziren Ameriketan artzai izandako sunbildarrak besta hau ospatzen. Aurtengoan 36 lagun bildu ziren Ulibeltzak Elkartean eta urteroko ohiturari jarraituz, ederki bazkaldu eta arratsaldean Ariztigain kanpalekura joan ziren, Joxe Mari Arretxeak Itxegik amerikarren erara egindako bi ogirekin eta gaztarekin meriendatzera. Arratsean berriro ere elkartean afaldu zuten guztiek. Aipatu, bazkari hau egiten hasi zirenetik, maiatzaren 1ean elkartzen diren artzainen kopurua aunitz jaitsi dela, Ameriketan egondako 17 sunbildar hil baitira azken 20 urteotan.