Trinitate Eguna

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Igande honetan, maiatzak18, ospatuko da Trinitate edo Mendaur Eguna. Iturendik eta Arantzatik ez ezik, Sunbillatik ere jende dezente joaten da egun horretan Mendaurko ermitara, batzuk meza entzutera, bertzeak ermitari hiru bira eman eta desioa eskatzera, edo bertzerik gabe mendira joatea gustatzen zaienak ere aprobetxatzen dute egun hori. Garai batean egun horretan musika izaten zen herrian, baina urteak dira ohitura hori desagertu zela, pena da baina… Iturenen oraindik egiten da, eta nahi duenak harat joan beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun