Joan den urtean izandako arrakasta ikusita, Ulibeltzak Elkarteak berriro ere Bodega bat bisitatzera joateko proposamena luzatu du. Aurtengoan Iñurrieta bodegara izanen da ateraldia, hilaren 24an. Hau da egun horretarako prestatu duten egitaraua: 10:00etan Fonda ondotik autobusa aterako da.12:00etan bodega bisitatuko da.13:30-14:00ak aldera ardo dastaketa eta bazkaria eginen da. Izena emateko epea maiatzaren 16a arte izanen da zabalik, Itturburu ostatuan. 45 pertsonendako lekua dago eta autobusaren balioa 12 eurokoa da eta bazkariarena 25 eurokoa.