Lurriztiederra auzoko bestak

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Argazkia: Arantxa DANBORIENA TTIPI TTAPA

Duela ez aunitz arte herriko auzo gehienetan egiten ziren ‘auzoko bestak’, baina urteen joanean gehienak galdu dira. Urritzokietakoekin batera, Lurriztiederra auzokoak dira indar betean segitzen duten bakarrak. Joan den maiatzaren 10ean auzo-bazkari ederraren bueltan bildu ziren auzotarrak, auzoan sortutakoak eta bertze hainbat gonbidatu. 50 lagunetik goiti elkartu ziren Agerreberekobordan, jan, edan eta dantzan aritzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun