Aldaketak USOA kooperatiban

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Apirilaren 19an Usoa kooperatibak urteroko Batzar Orokorra egin zuen. Junta-berritzearen gaia mahai gainera atera zenean, hainbat aldaketa izan ziren. Orain arte zeuden hiru kidek junta utzi zuten; Klaudio Espelosin, Juan Bautista Mitxeltorena eta Jaione Eugik. Hauen ordez, Joxe Angel Goienetxe eta Periko Berrueta sartu ziren. Hirugarren ordezkoa falta da, eta batzar berezi batean aukeratuko dute. Juntako bertze kideak hauek dira: Gerardo Danboriena, Josetxo Ariztegi, Joxe Angel Ariztegi, Salbador Ansalas, Joxe Mari Pikabea, Joxe Mari Olagarai, Arantxa Zubieta eta Jose Luis Iantzi lesakarra. Arantxa Zubieta orain arteko presidenteak aipatu digunez «azken urteotan pentsuaren produkzioak eta salmentak beheiti egin dute, baina 2007an salmentak egonkortzea lortu dugu, betiko bezeroak mantentzen baititugu». Gasolindegiaren martxa ona ere azpimarratu zuen: «azken urteotako apustu garrantzitsuena izan da»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun