Edurne Elizagoien eta Maite Irisarri duela hamarkada batzuetako Etxalarko argazkiak biltzen hasi dira, bilduma bat osatu eta erakusketa egiteko helburuarekin. Etxez-etxe dabiltza, edozein gairen inguruko argazkiak biltzen; bestak, inauteriak, eskola, baserria, jaunartzeak, koadrilak, ezkontzak… Edozein argazkik balio du. Herriaren historiaren zati bat bildu, eta altxor bat gordetzea da helburua.