Hitzaldia eta ateraldia mendira

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Hurrengo larunbatean, maiatzak 24, mendiaren eta zuhaitzen inguruko hitzaldia emanen dute Kultur Etxean Nafarroako Arbol Zaharren Elkartekoek. Zuhaitz zaharren katalogazioa nola egiten duten eta ekologikoki duten balioaz solastuko dira, 10:00etatik aitzinera. Hitzaldia akabatuta, Altxata ingurura mendi ateraldia eginen da, teoria praktikan ikustera. Edozeinek parte har dezake bai hitzaldian, bai ateraldian ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun