Herriko gazteek antolatuta, maiatz hasieran hasi ziren frontenis txapelketako lehenbiziko partidak. 18 bikotek eman dute izena eta bi taldetan jokatuko dituzte partidak, denak denen kontra. Finala talde bakoitzeko bi onenek jokatuko dute. Mutil eta neskentzako irekia bazegoen ere, mutilek bakarrik eman dute izena. Udara bitartean luzatuko da, eta irabazleek «sari ederra» izanen dutela erran digute antolatzaileek.