Berria’k 5 urte

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Ekainaren 21ean bortz urte beteko dira BERRIA egunkaria sortu zenetik. Jai haundia iragarri dute egun horretarako, baina bitartean, hainbat ekitaldi egiten ari dira Euskal Herrian barna, eskualdez eskualde. Baztan, Malerreka eta Bortzirietako ekitaldia, maiatzaren 7an egin zen Kultur Etxean. BERRIA sortzen herritarrek egindako lana eskertzeaz gain, aitzinera begirako proiektuak aurkeztu zituen Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak. Ondotik egindako mokaduarekin eman zioten akabera ekitaldiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun