Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, bi egunez erabat moztuko da N-121A errepidea Endarlatsa ondoan, leherketak egin behar direlako.
Asteartean bi orduz
Zehazki asteartean, maiatzaren 6an moztuko da errepidea bi orduz, eguerdiko 12etatik ordubietara, errepideko 69,750 eta 70,150 kilometroen artean.
Asteazkenean, bi leherketa
Asteazkenean, maiatzaren 7an, berriz, bi leherketa egin behar dira bi leku ezberdinetan. Honela, errepidea ordu laurden batez, 12:30etatik ordubata laurden gutti arte itxiko da Gipuzkoa aldean, 71,350 eta 71,650 kilometroen artean. Baina kontuan hartu behar da Nafarroako aldean ere, 68,250 eta 68,750 kilometroen artean leherketa eginen dela eta errepidea itxia egonen da eguerdiko 12etatik ordubatera. Beraz, Irun aldetik datozenek edo Irun aldera joan behar dutenek, kontuan hartu behar dute ordu osorako iragarria dagoela errepidea moztea.
Txandakako pasabidea
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.