Pintxo lehiaketa eginen da Doneztebeko ostatuetan maiatzaren 1etik 4ra

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 30a

Doneztebeko ostalariek irudimen erakustaldia eginen dute duten onena eskaintzeko. Izan ere, ostatuen ekimenez, Pintxo Lehiaketa eginen da lehen aldiz maiatzaren 1etik 4ra, ortzegun honetatik igandera Donezteben.

Udalaren eta Inurrieta bodegaren laguntza

Doneztebeko Udalaren eta Inurrieta Bodegaren laguntzarekin antolatu duten lehiaketa honetan Doneztebeko ostatu hauek hartuko dute parte, euren pintxorik berezienak eskainiz: Ameztia, Titi, Bixen, Irrintzi, Maylin eta Jubilatuen Elkartea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun