Beti Gazte-Gure Txokoa futbol derbia izanen da asteburu luzeko kirol ekitaldirik interesgarriena

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 30a

Ortzegun arratsaldeko 17:30ean jokatuko da Lesakako Mastegi zelaian

Ortzegun honetan, maiatzaren 1ean, jokatuko da futbolean Beti Gazte eta Gure Txokoaren arteko Bortzirietako futbol derbi nagusia. Lesakako Mastegi futbol zelaian izanen da hitzordua, arratsaldeko 5:30ean. Lesakako nahiz Berako taldeak motel dabiltza denboraldi honetan. Gure Txokoa kasik denboraldi hasieratik jautsiera postuen inguruan dabila eta orain ere halaxe dago, azken aurreko postuan, hamabosgarren, 20 punturekin. Orain arte jokatutako 28 partiduetatik 4 bakarrik irabazi ditu. Hori bai, horietako bat Beti Gazteri irabazi zion. Lehen itzulian, Matzadan, 3 eta 0 irabazi zuen Berako taldeak, denboraldiko garaipenik garbienean. Baina geroztik, beratarrek puntu gutti eskuratu dituzte eta sailkapena eskuetan, kategoria galdu dutela erraten ahal da. Berez hiru talde jautsiko dira Gipuzkoako Erregionaleko bigarren mailara eta azkenaz aurrera, Irun 1902 taldeak 18 puntu ditu, Gure Txokoak 20 era Mariñok 22. Azken laugarrena Urnieta izanen litzateke, baina dagoeneko 32 puntu ditu. Talde guziei jokatzeko bina partida gelditzen zaiela kontuan hartuz, matematikek ez dute hutsik egiten. Beratarrentzat maila mantentzeko itxaropen bakarra, azken hirugarren postura igotzea litzateke eta, kategoria hauetan sarritan izaten diren errebote horietako batengatik, bertze multzoko azken hirugarrenaren kontrako promozioren bat jokatu behar izatea, maila mantentzeko. Horretarako, ortzegunean garaipena nahitaezkoa izanen litzateke Lesakan. Gure Txokoaren egoera larria baldin bada, Beti Gazte aspaldian noraezean dabil denboraldi honetan. Goitiko postuek aspaldi alde egin zioten eta horretan, zerikusia izan zuen seguruenik Beran jaso zuten jipoia. Ordura arte igotzeko postuetan sartzeko borrokan zebilen, baina poliki-poliki, han eta hemen puntuak galtzen joan da. Bigarren itzulia, batez ere kaxkarra egin du eta luze egiten ari zaio Lesakako taldeari denboraldi bukaera. Azkeneko bederatzi partiduetatik bakarra irabazi du. Halere, goitiko postuak urrun baldin baditu ere, ez du jausteko arriskurik. Hamargarren postuan dago, 34 punturekin. Beraz, denboraldiko azkenaurreko partida honetan, ezin erran goi mailako derbia izanen dugunik, baina derbiek beti ekarri ohi duten xaltxa eta giroa ez dira faltako ortzegunean Mastegin. Goizeko 11etan, bi taldeko beteranoek ere derbia jokatuko dute Mastegin eta ondotik, bazkari batean bilduko dira. Bi herrietako txarangak ere elkarrekin bazkaltzeko ohitura izaten dute eta arratsaldeaen musika doinurik ez da faltako, seguruenik. Gainera, derbiaren atsedenaldian zozketa bat egin behar da Beti Gazteko bazkideen artean, eta honako hauek izanen dira sariak: Mendi bizikleta bat, lau eskuko erloju eta bi erloju paretan jartzekoak.
Futbol partida honetaz gain, kirol agenda zabala izanen da:

FUTBOLA

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean
San Ignacio – Baztan, igande goizeko 11:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan
Alsasua – Doneztebe, ortzegun arratsaldeko 17:00etan Altsasun.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte – Gure Txokoa derbia, ortzegun arratsaldeko 17:30ean.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan
Euskalduna - Beti Gazte, ortzegun goizeko 11:30ean Andoaingo Allurralden.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa – Beti Ona, larunbatean arratsaldeko 16:30ean.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte – Urola, larunbat arratsaldeko 16:00etan Mastegin.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Beti Ona - Gure Txokoa, larunbat eguerdiko 12:15ean Errenteriako Beraun zelaian.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Gure Txokoa – Beti Ona, larunbat goizeko 11:30ean Matzadan.

Nafarroako infantilen lehen mailan
Doneztebe – Idoya, larunbat arratsaldeko 19:00etan Mastegin.

Nafarroako Alebinak futbol-7an
Iruña – Doneztebe, larunbat eguerdiko 13:15ean Amigón.

ARETO FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailako igoera fasean
Donibane Pari Berri - Gure Txokoa, asteazken arratseko 21:30ean Pasai Donibaneko kiroldegian.

ESKUBALOIA

Senior bigarren mailako kopan
Erreka – Anaitazarra, denboraldiko azken partida asteazken arratsaldeko 20:30ean Donezteben.

Kadete mutilak
Erreka – Lagunak, larunbat goizeko 11etan Donezteben.

Kadete neskak
Ultzama – Erreka, larunbat goizeko 10:00etan Larraintzarren.

Infantil neskak
Erreka – Aldezar, larunbat goizeko 10etan Donezteben.

Alebin mutilak
Cantolagua – Erreka, larunbat goizeko 10:15ean Zangozan.

SASKIBALOIA

Kadete neskak
Navarro Villoslada B Ursulinas - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11:15ean Larrabide kiroldegian.

Minibasket mixto
Netto Alsasua - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 10:50ean Azpilagaña kiroldegian.

Preminibasket neskak
Lagunak - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11:30ean Barañainen.

XXIX. LAXOA TXAPELKETAKO 4. JARDUNALDIA

Doneztebe C – Doneztebe B, ortzegun arratsaldeko 17:00etan.
Arraioz B – Doneztebe B, larunbat arratsaldeko 17:00etan.
Doneztebe C – Oitz A, larunbat arratsaldeko 18:00etan.

B multzoan
Oitz B – Doneztebe A, ortzegun arratsaldeko 17:00etan.
Doneztebe D – Arraioz A, larunbat arratsaldeko 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun