N-121A errepidea asteazken eguerdian itxiko dute ordu laurden batez

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 29a

Endarlatsa inguruan

Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, egun batean bakarrik moztuko da N-121A errepidea Endarlatsa ondoan, Gipuzkoa aldean, leherketa egin behar delako.

Asteazkenean, 12:30etik 12:45era

Zehazki asteazkenea, apirilaren 30ean moztuko da errepidea, 12:30etatik 12:45era, errepideko 71,350 eta 71,650 kilometroen artean.

Txandakako pasabidea

Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun