Europako berriak cederna Garalur elkartearen Europe Direct zentrotik

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 5a

2008/04/15

Gaurtik aitzin, Lisboako Itunaren testu bateratua jaisten ahal da Internetetik doan. Ituna inprimatuta maiatzaren 9an egonen da eskuragarri, Europaren Egunean. Pasa den urteko abenduan, 27 Estatu kideetako Estatu eta Gobernu buruek Lisboako Ituna sinatu zuten, Europar Batasuna aurrera begirako erronkei aurre egiteko prestatzea aldera, Europako Parlamentuari erabakitze-prozesuetan garrantzi handiagoa emate aldera, eta Europar Batasun eraginkorrago eta gardenagoa eraikitze aldera.
Dokumentua Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu da, Europar Batasuneko 23 hizkuntza ofizialetan. Aurten eta heldu den urtearen hasieran 27 Estatu kideek Ituna berrestea espero da. Berreste gehienak Estatu bakoitzeko parlamentuan egiten dira, Espainian kasu. Hori dela-eta, dokumentua "C" seriean (komunikazioak) argitaratu da, eta ez "L" seriean (legeria).
Lisboako Itunak gaur egun indarrean dauden Europar Batasuneko eta Europako Batzordeko Itunak aldatzen ditu, ez, ordea, ordezkatzen. Testu berriak etorkizunera begirako erronkei aurre egiteko, eta herritarren eskakizunei erantzuteko beharrezkoak diren marko juridikoa eta tresnak emango dizkio Batasunari.

Lortu asmo du:

* Europa demokratikoagoa eta gardenagoa: Europako Parlamentuak eta Estatuetakoek protagonismo handiago izango dute, herritarrek aukera gehiago izanen dute beren ahotsa entzunarazteko, eta errazagoa izanen da jakitea nola banatzen diren Europako eta Estatuetako eginkizunak.
* Europa eraginkorragoa, lan-metodo eta bozketa erraztuekin, instituzio modernoekin, hogeita zazpikoen batasunera egokituak, eta gaur egungo EBrentzat lehentasunezkoak diren arloetan ekiteko gaitasun handiagoarekin.
* Eskubideen eta balioen, askatasunaren, elkartasunaren eta segurtasunaren Europa, Batasunaren balioak bultzatuko dituena, Oinarrizko Eskubideen Gutunari zuzenbide-maila emanen diona, elkartasunerako mekanismo berriak finkatuko dituena, eta herritarrei babes hobea emanen dion Europa.
* Europa aktore bihurtzea agertoki globalean, politika berriak lantzean eta onartzean, Europako kanpo-politikak dituen tresnak konbinatuz. Lisboako Itunari esker, Europak gaitasun handiagoa izanen du nazioarte mailan argiago agertzeko. Europako gaitasun ekonomiko, humanitario, politiko eta diplomatiko guztiak baliatuko dira Europaren interesak eta balioak mundu osoan sustatzeko, kanpo-harremanen arloan Estatu kideen interesak errespetatuz.

Ituna hemen kontsulta daiteke.

http://www.consilium.europa.eu/uedocs/cmsUpload/st06655.es08.pdf
Arantxa Rodríguez Díez
Comunicación / Informazioa eta komunikazioa / Europe Direct
CEDERNA-GARALUR
948.207.059

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun