Maiatzeko Bigarren festa

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Aintzirako bigarren besta maiatzaren azken larunbatean eginen da aurten. Pittika errea jateaz gain, haurrentzat jokoak izanen dira eguraldi ona egiten badu bederen. Egun osoan, Zeina folk taldearen doinuek alaituko dituzte aintziraren bazterrak. Auzoan bizi direnen topalekua da besta hau, baina ateak senpertar guzientzat ere irekiak dira. 200 toki bertzerik ez daudenez, parte hartu nahi baduzue izenak eman beharko dituzue lehenbailehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun