Urteak dira Etsaiak taldeak azkenekoz herrian jo zuenetik. Zortzigarren diskoa karrikaratu berritan, Gaztetxeak ez du huts egin Lekeitioko taldea gomitatzeko. Haiekin batera ariko dira garaikideak diren bertze hiru talde. On Benito Beratik etorriko da arratsaldetik goiti ostatu bazterrak animatzeko. Etzakit taldeko Xabi Solanoren Esne Beltzak kontzertua irekiko du 22:00etan. Duela gutti sortu bazen ere, eskarmentu handiko taldea da, eta bertan aritzen dira Sagarroi, Selektah Kolektiboa, Fermin Muguruza eta Joxe Ripiaurekin lan egin duten hainbat lagun. Etsaiaken ondotik, Frantziatik datorren DJ Moule disko jartzaileak animatuko du gaua. Arratsaldean Xiba txapelketako Lapurdiko kanporaketa jokatuko da plazan.