Mariluzek eta Saskok irabazi dute joko berri txapelketa

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Etsaiak, Ene Beltza, DJ Moule eta On Benito Herri Urrats bezperan

Christophe Mariluz eta Txomin Sasko izan dira aurtengo joko berri txapelketan onenak. Finalean tanto batengatik nagusitu ziren Diturbide eta Daxarriren aurka, 40 eta 39. Finala orekatua izan zen bigarren mailan ere. Berro eta Usette, Eskurra eta Usetten kontra aritu ziren, baina partida luze baten ondotik, garaipena Berro eta Usetterentzat izan zen (40-36). Hirugarren mailako onenak Beñat Urkia eta Jean Francois Iribarren izan ziren 40 eta 35 menean hartu baitzituzten Aspirot eta Idiart. Jean Francois Iribarren Stephane Barneixen ordez aritu zen egun batzuk lehenago belaunean min hartu baitzuen. Laugarren mailan garaipena bertze Mariluztar batentzat izan zen. Pantxo Errandonearekin Frederic eta biak nagusitu ziren Mattin Iratzoki eta Larronden aurka. Daniel Mariluz Sarako Izarra pilota elkarteko presidenteak banatu zituen sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun