Akelarrea eskaini du herriko antzerki taldeak Huescan

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

TTIPI TTAPA

Apirilaren 19an eta 20an Boltaña herriko Sorginen Gauan parte hartu zuten

Duela hilabete pare bat Madrilgo Fitur turismo azokan egon ondotik, orain bertze emanaldi bat eskaini du herriko antzerki taldeak: aldi honetan Huescako lurretara gan dira, Boltaña herrira.
Herri horretan Espiello izeneko etnografia dokumentalen erakusketa bat egiten da, eta aurtengo gaia sorginkeria zutenez, larunbat gauerdian Sorginen Gaua antolatua zuten. Horretan parte hartu zuen antzerki taldeak beren Akelarre antzezlana aurkeztuz.
Antzerkiaz gain, Sorginen Museoan ikus daitezkeen hiru dokumentalak ere emititu ziren erakusketa horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun