Lehen Pintxo Lehiaketa eginen da ortzegunetik igandera Donezteben

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Ameztia, Titi, Bixen, Irrintzi, Maylin eta Jubilatuen Elkarteak antolatuta

Doneztebeko ostalariek irudimen erakustaldia eginen dute duten onena eskaintzeko. Izan ere, ostatuen ekimenez, Pintxo Lehiaketa eginen da lehen aldiz maiatzaren 1etik 4ra, ortzegun honetatik igandera Donezteben. Udalaren eta Inurrieta Bodegaren laguntzarekin antolatu duten lehiaketa honetan Doneztebeko ostatu hauek hartuko dute parte, euren pintxorik berezienak eskainiz: Ameztia, Titi, Bixen, Irrintzi, Maylin eta Jubilatuen Elkartea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun