2008ko Urrezko Aizkolarien Txapelketaren kanporaketa apirilaren 19an jokatu zen Leitzako Amazabal pilotalekuan. Gazteen mailan, 18 urtez azpikoen mailan, Ander Erasun aurtiztarra Ruben Sarelegiren aurka aritu zuen.
Egin beharreko lana hau izan zen: 45 ontzako enbor bat erlojuaren kontra ebaki, 36 ontzako enborra zutika eta 54 ontzako bi etzanda. Erasunek irabazi zuen 6:40ko markarekin. Saralegik, berriz, 7:46ko denbora ezarri zuen. Garaipen horrekin finalerdietara pasa da Ander, Kañamares eta Oihan Larretxearekin batera.