Apiril kulturala arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

TTIPI TTAPA

Ibintza Kultur Elkarteak apirileko asteburu ezberdinetan adin guztientzako ekitaldi bikainak antolatu zituen. Denetan ere parte-hartze haundia nabaritu zen. Argazki erakusketan herriko irudi ikusgarriak ikusi ahal izan ziren Jagoba Manterolaren eskutik eta ondotik herriko ostatuan antolatutako bertso afarira 57 lagun bildu ziren. Xabier Amuriza, Aitzol Barandiaran eta Jon Barberenak goizeko 4ak arte bertso politak bota zituzten, tartean Miriam eta Arkaitz trikitilariekin tartekatuz. Onutxik taldearen kantaldian ere giro polita izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun