Dirulaguntza

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Nafarroako Gobernuak dirulaguntza bideratuko du aurten Nafarroako udaletara eta horien artean Iturenek ere jaso du. Laguntza biztanleriaren arabera izanen da, herrien finantzazio bideak hobetzeko helburuarekin. Iturengo kasuan 477 biztanle dira (2007ko Estatistikako Institutu Nazionalaren datuetan oinarrituta) eta 10.909,97 euroko dirulaguntza jasoko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun