Apirilaren 17an istripu latza izan genuen berriz ere herrira sartzeko erabiltzen dugun bidegurutzean. La Baztanesako autobusa N-121A zeharkatzen hasi zen Sunbillara sartzeko eta Iruña aldera zihoan kamioi batek autobusaren aurrekaldearen kontra jo zuen. Istripuaren ondorioz, kamioaren gidaria eta autobusean zihoazen beste bi pertsona larri eraman zituzten Iruñeko eta Irungo erietxeetara eta beste zortzi lagunek ere zauriak izan zituzten, tartean lau hilabeteko haur batek. Istripu honen aurretik beste asko izan dira sarbide honetan eta batzuk hagitz larriak gainera, hildakoak tartean. Badirudi Nafarroako Gobernua eta Udala harremanetan jarri direla behingoz arazo larri honi irtenbidea emateko.