Okindegi berria herrian

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Oreberri izeneko okindegi berria zabaldu dute herrian. Joan den apirilaren 23an hasi ziren ofizialki ogia egiten eta banatzen. Herriko dendetan erosteko aukera izanen da, eta nahi izanez gero ogia eta opilgintzako bertze produktuak etxera eramateko zerbitzua ere jarri dute. Eskariak egin edo informazioa nahi duenak 690 961616ra deitu dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun