Udal igerilekuak hartzeko epea zabalik

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Udalak egindako azken batzarrean, udal igerilekuak hartzeko epea zabaltzeko baimena eman zen. Hala, lehiaketa bidez igerilekuen mantenimendu eta garbiketa lanak adjudikatzeko deialdia zabaldu zuen. Interesa duenak Udaletxera joan beharko du, bertan emanen baitiote igerilekuak hartzeko beharrezkoak diren baldintzen berri, baita gainontzeko informazio guztia ere. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 15a arte egonen da zabalik.

Aurreko urteetan bezala, igerilekuko denboraldia ekainaren 15etik irailaren 15a bitarte luzatuko da. Aurtengo igerilekuko sarreren eta bonoen prezioen berri aurrerago emanen dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun