Eskualdeko jendea Euskararen Nafar Kontseiluan

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Nafarroako Gobernuak kide berriak izendatu ditu Euskararen Nafar Institutuko kontseiluan aritzeko: Jose Pablo Sotes , Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean; Maria Amor Begiristain, Gurpide Nafarroako Unibertsitatearen izenean; Andres Iñigo iturendarra Euskaltzaindiaren izenean; Carmen Lamsfus, Eusko Ikaskuntzaren izenean; Yolanda Barcina, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren izenean; Pello Mariñelarena, Nafarroako Ikastolen Federazioaren izenean; eta Gabriel Inbuluzketa, Nafarroako Prentsa Elkartearen izenean. Gobernuak bertze bi kide ere izendatu ditu, euskararen aldeko kultur elkarteek edo gizarte entitateek proposatuta. Bertze zazpi kide izendatu ditu euskal kulturaren arloan izen ona dutenen artetik: Mikel Belasko, Patxi Salaberri, Asier Barandiaran, Josu Reparaz, Mikel Olazaran eta Iñaki Perurena eta Patziku Perurena leitzarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun