N-121eko Sunbilla-Bera arteko obrak ia geldirik

TTIPI TTAPA 2008ko api. 28a, 12:05

Mugimendu gutti somatzen da azkenaldian Sunbillatik Bera arteko N-121eko obretan. Errepide zati hori hiru enpresen artean osatutako aldi baterako elkarte batek egitekoa da, baina ttipi-ttapak jakin duenez, ez dute hasieran hitzartutako enpresek eginen. Enpresa horietako batek obra bertan behera utzi zuelako zurrumurrua zabaldua zen eskualdean. Eta hala izan da. Nafarroako Gobernuko Herri Lan Departamentuak ttipi-ttapari adierazi dionez, lurra mugitzeaz arduratzekoa zen Ecay-Andueza SL enpresak obra uztea erabaki du. Bere ordez, El Masa enpresa arduratuko da lurra mugitzeaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun