Aparteko 600.000 euro banatuko ditu Gobernuak eskualdeko udaletan

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Nafarroa osoko udalerrien artean 10 milioi euro bideratuko ditu

Nafarroako Gobernuak aparteko laguntza bideratuko du aurten Nafarroako Udaletara. Guztira 10 milioi euro banatuko ditu, eta horietatik 603. 570,47 euro eskualdeko herrietan eginen ditu. Laguntza herri bakoitzaren biztanleriaren arabera banatuko da, herrien finantzazio bideak hobetzeko helburuarekin. Horretarako, Estatistikako Institutu Nazionalaren datuetan oinarritu dira, 2007ko urtarrilaren 1ean herri bakoitzak zuen biztanle kopurua aintzat hartuz, hain zuzen. Amelia Salanueva Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak apirilaren 11n egindako aurkezpenean erran zuenez, biztanleriaz gain, «justizia eta proportzionaltasun-irizpideak» ere aintzat hartu dituzte banaketa egiterakoan.

Ondoko taulan eskualdeko herri bakoitzak 2007ko lehen egunean zuen biztanleria eta Gobernuaren aparteko laguntza honekin jasoko duen diru kopurua ageri dira.

HERRIA...........BIZTANLERIA...........LAGUNTZA

ARANO...............127...............2.904,75 €
ARANTZA ............648..............14.821,09 €
ARESO...............288...............6.587,15 €
BAZTAN............7.847.............179.476,96 €
BEINTZA-LABAIEN.....258...............5.900,99 €
BERA..............3.684..............84.260,62 €
BERTIZARANA.........662..............15.151,30 €
DONAMARIA...........420...............9.606,26 €
DONEZTEB..........1.522..............34.811,26 €
ELGORRIAGA..........219...............5.008,98 €
ERATSUN..............68...............3.842,50 €
ETXALAR.............801..............18.320,51 €
EZKURRA.............186...............4.254,20 €
GOIZUETA............815..............18.640,72 €
IGANTZI.............606..............13.860,46 €
ITUREN..............477..............10.909,97 €
LEITZA............2.889..............66.077,35 €
LESAKA............2.770..............63.355,57 €
OITZ................154...............3.522,30 €
SALDIAS.............120...............2.744,65 €
SUNBILLA............662..............15.141,30 €
URDAZUBI............348...............7.959,47 €
URROTZ..............183...............4.185,58 €
ZUBIETA.............309...............7.067,46 €
ZUGARRAMURDI........226...............5.169,08 €

Guztira..........26.389.............603.570,47 €

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun