Itxi-idekitze batian doa ixtorioa, betazalen betti-goitzian, argia itzali-bixtian. Buelta ematten dugunin ideki, goittu eta bixtutako guzia exkax bezala gelditzen da. Hire beso zurtenak fuerte estutu eta tira eginen nikek, ez haut hor utzi nahi. Bortz minutuen harat-hunat batin nere aitzinin bizitzako pasarte guziak desordenatuak tita pasatzen zaizkidak. Ilusiua, indarra, desiua,… egunero irri bat ernatzen diguna gure esku eztagola sentitu diat. Hire irria kaosaren asotsan dagon arrasto garbi eta sinesgarriena dela ikusirik laketzea lortu diat. Bertze behin eginen diat, asnasia hartu eta barrena lasaituz hurrengo bisita indar guziz desiatzia bakarrik gelditzen zaidak. FALTAN BOTATZEN HAUGU.
Senide bat