Apirilaren 23an, asteazkenean Nafarroa osoko ikastolek Juul hauteskundeak egin zituzten liburu eta ilustratzaile hautatuenak zeintzuk diren erabakitzeko.
Idazle gustokoenak
A kategorian, hau da, 3 eta 6 urte arteko 2.603 haurrek eman zuten botoa. Baliogabeak 19 izan ziren eta zuriak 3. Kategoria honetan hauetxek izan dira bozkatuenak.
1. “Zazpi antxumeak” klasikoak 64 botorekin.
2. Mercer Mayerren “Amets gaiztoa nire armairuan” 58 botorekin.
3. Marisa Nuñezen “Kamila zebra” 58 botorekin.
4. Asisko Urmenetaren “Nora hoa, xirimola?” 56 botorekin.
B kategorian, hau da, 6 eta 8 urte arteko haurretan 2.004k eman zuten botoa, 36 baliogabeak izan ziren eta 1 zuria.
Bozkatuenak honako hauek izan ziren:
1. Juan Kruz Igerabideren “Pipitaki” 59 botorekin.
2. “Barbantxo” klasikoa 53 botorekin.
3. Iñaki Zubeldiaren “Xirripin fantasmatxoa” 37 botorekin.
C kategorian, hau da, 8 eta 10 urte arteko kategorian 2.428 boto bildu ziren, 81 baliogabeak izan ziren eta 7 zuriak.
Zerrenda honela geratu da kategoria honetan:
1. Iñaki Zubeldiaren “Euskaldun bat Marten” 88 botorekin.
2. K. Nisterren “Kika supersorgina Drakularen gazteluan” 51 botorekin.
3. Antton Kazabonen “Momolo” 31 botorekin.
D kategorian, hau da, 10 eta 12 urte arteko kategorian, 2.706 boto bildu ziren, 33 baliogabeak izan ziren eta 9 zuriak.
Bozkatuenak hauek izan ziren:
1. “Harresi handirantz” 155 botorekin.
2. Jasone Osororen “Jara” 106 botorekin.
3. Hans Jürgen Pressen “Eskubeltz taldearen abenturak” 85 botorekin.
E kategorian, hau da, 12 eta 16 urte artekoak 2.716 ikaslek eman zuten botoa, 34 baliogabeak izan ziren eta 34 zuriak.
Gustuko dituzten liburuak honako hauek dira:
1. Jasone Osororen “Jara Bartzelonan” 117 botorekin.
2. Jon Arretxeren “Ostegunak” 84 botorekin.
3. Joxean Sagastizabalen “Kutxidazu bidea, Ixabel” 76 botorekin.
Mikel Valverde, ilustratzaile gogokoena
I kategorian, hau da, ilustratzaile hoberenaren sailkapenean 5 izan dira bozkatuenak: 1. Mikel Valverde 496 botorekin. 2. Jesus Lucas 184 botorekin. 3. Jokin Mitxelena 169 botorekin. 4. Asisko Urmeneta 130 botorekin. 5. Jose Luis de la Fuente 95 botorekin.
Eskualdeko datuak
Beraz, hauek izan dira 2008ko Juul kanpainan hautatuenak. Baina eskualdeko datuei erreparatuz, Baztan ikastola, Labiaga ikastola eta Tantirumairu ikastolakoak errepasa ditzagun. A kategorian Baztan ikastolan Jose Antonio Sarasolaren “Bubu ehiztaria” izan da hautatuena 28 botorekin eta Labiagan Ana Sernaren “Perez xagua” 5 botorekin. B kategorian Baztan ikastolan Tom Barberren “Bi ahuntzak” izan da bozkatuena 6 botorekin eta Labiagan Werner Holz Worthen “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa” 3 botorekin. C kategorian Baztan ikastolan Imongo Vi-Makomeren “Mahomaren ametsa” liburuak 10 boto jaso ditu. Labiaga ikastolan internet bidez bozkatu zuten gainerako kategorietan eta datu horiek ezin izan ditugu bildu. Era berean, Tantirumairu ikastolako bozketaren berri izaten ahalegindu bagara ere, ez da posible izan. D kategorian Baztan ikastolan Xabier Mendigurenen “Mis txatarra” liburuak 9 boto jaso ditu. I kategorian Ciri Han ilustratzaileak 24 boto jaso ditu Baztan ikastolan eta Labiagan Margarita Menendezek 17 boto. Horiek izan dira ilustratzaile bozkatuetan.