Nafarroako Gobernuak zenbait kide izendatu ditu Euskararen Nafar Institutuko kontseiluan aritzeko: Jose Pablo Sotes Ruiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean; Maria Amor Begiristain, Gurpide Nafarroako Unibertsitatearen izenean; Andres Iñigo Ariztegi iturendarra Euskaltzaindiaren izenean; Carmen Lamsfus Arrien, Eusko Ikaskuntzaren izenean; Yolanda Barcina Angulo, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren izenean; Pello Mariñelarena Martinez, Nafarroako Ikastolen Federazioaren izenean; eta Grabriel Inbuluzketa Alkasena, Nafarroako Prentsa Elkartearen izenean.
Kultur eta gizarte erakundeek proposatutakoak
estatutuetan euskara sustatzea helburu modura duten kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposatuta. 2008ko urtarrilaren 28an egindako zozketa eta gero, ondoko kide hauek izendatu dira 2008 eta 2009. urteetarako: Aitziber Sarasola Jaka, Euskaraz Kooperatiba Elkartea-AEKAren izenean, eta Koldo Martinez Urionabarrenetxea, Euskara Kultur Elkargoaren izenean.
Euskal kultur arloan izen ona dutenak
Modu berean, Gobernuak beste zazpi kide izendatu ditu Euskararen eta euskal kulturaren arloan izen ona duten pertsonen artetik. Zehatz-mehatz: ondoko hauek dira: Mikel Belasko, Patxi Salaberri, Asier Barandiaran, Josu Reparaz, Mikel Olazaran eta Iñaki Perurena Gartziarena eta Patxiku Perurena Loiarte leitzarrak dira.