Herriko jantegi berriko lanek traba haundiak sortzen dituzte eskola publikoa, ikastola eta haurtzaindegiaren ondoan. Herriko Etxeak jantegi berria altxatu nahi du Gantxiki ondoan. Bederatzi hilabeteko lanak martxoaren hondarrean hasi dituzte. Segurtasuna zaintzeko eta langileek lan egiteko tokia izan dezaten, Gantxiki gibelean den aparkalekua osoki hetsi dute eta ezin dira gehiago ibilgailuak eskolen ondoan aparkatu. Goiz, eguerdi eta arrats guziz metatze haundiak sortzen dira jadanik hor gaindi ibiltzeko zaila zelarik. Euriak ere ez du batere laguntzen. Bederatzi hilabetez pazientzia izatea bertzerik ez da gelditzen.