Apirileko lehen igandean, apirilaren 6an, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 70 bat olerkizale elkartu ziren Senpereko Larraldean Hatsaren Poesia Egunaren harira. 10. edizioa zuen bestak aurtengoa eta bide batez, Hatsaren Poesia olerki bilduma berria aurkeztu zen. 120 bat idazleren olerkiak ageri dira liburuxkan, baita 130 bat haur eta haurtxok taldean eginiko olerkiak ere.
Bazkalondoan idazleen olerkiak irakurri zituzten. New Yorkeko Elizabeth Macklin eta Amsterdameko Aitziber Renteriaren testuak ere entzun ziren, munduaren bertze puntuan ere poesia euskaraz idazten dela agerian utziz.
Bere 69. urtebetetzea zela eta, hastapenetik Hatsaren Poesian parte hartu duen JoseAnton Artzek omenaldia jaso zuen. Berak idatzi beharko du heldu den urteko olerki liburuaren hitzaurrea.
Gainerakoan, giro onean joan zen eguna.