Narbaitz anaiek irabazi dute urte guziz bezala errugbi taldeak antolatu duen mus txapelketa, finalean Henri Dutournier eta Pierre Arotzarena menean hartuz. Bigarren mailan, Xabi Peral eta Sebastien Borda, Fabrice Iparaguirre eta Jo Demarcqen kontra aritu ziren, eta lehen biak nagusitu ziren. Hirugarren mailan, txapela Jon Etxebeste eta Denis Endararentzat izan zen, finalean Dominique Barrenetxe eta Pierre Behotegi menean hartu eta gero. Patxi Jauregi taldeko kopresidenteak banatu zituen sariak.