Errugbiko bi taldeak finalaurrekoetan ariko dira

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 15a

Herriko bi taldeek finalerdietarako sailkatzea lortu dute zaila izan den sailkapen fasearen ondotik. Lehen taldea oso ongi hasi zen baina denboraldia aitzinera joan ahala emaitzak ez ziren hain onak izan, eta finalerdietarako txartela eskuratzeko azken partida arte goaitatu behar izan dute. Bigarren taldea egonkorragoa izan da, eta lehen postuetan irautea lortu dute sailkapen fase guzian. Finalerdiak heldu den larunbat eta igandean zortzi jokatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun